Miaketak eta metalgintza esperimentala

 

Larla mendian egin miaketa arkeologikoeri esker, aspaldiko eta interes haundiko meategiak eta gune industriala ezagutzera eman dira.

Gaur egun ditugun ezagutzen arabera, kilometro anitzeko Antzinaroko mea ziloak badira, horien artean Pikasariko mea ziloa, gure aroko lehen mendeetan zilatua.

Larlako mendi mazeletan, Antzinaroko berrogeita hamasei metalgintza-obraleku atzeman dira, eta pentsatzen da 2 000 tona burdin baino gehiago ekoitzi zela, han, Burdin Aroaren bukaeran eta galo-erromatarren denboran.

Orain, arkeologia esperimentalari buruz zuzentzen ari da ikerketa. Bi labe apal eraiki dira, Larlan miatuak izan direnen ereduari jarraikiz. Han, urte oroz, erredukzio entseguak egiten dira. Esperimentaziobakotxean burdin mokor guti edo aski aberatsak ekoitzi dira.