2000 urteko historia

 


Larlako burdin meategien historia duela bi mila urte baino gehiago hasi zen.

Larlako siderita zain aberatsa Burdin Aroan atzeman zuten, K. a. III. mendean. Lehen meategiak zainaren gainean garatu ziren eta metalgintzako lantegiak meatze-obralekuen ondoan plantatu ziren.

Pizkundean eta Aro Modernoan, mea ateratzen segitu zuten, gero eta barnagotik.

Ustiapeneko azken denboraldian, 250 000 tona mea atera zituzten meategietatik. Larlako zainaren ustiapena 1914an gelditu zen.